Tarifak
| Joanaldiko txartelaren prezioa: bidaia | 1,10 € |
| Berriz kargatzeko txartelak: bidaia | 0,60 € |
TXARTELA NOLA LORTU ETA ERABILI?
Berriz kargatzeko txartela Herribusa autobusetan bertan eskuratu daiteke. Eskatu gidariari.
Ematen dizutenean, 3 €-ko fidantza ordaindu behar duzu, eta behin eskuratuta, nahi duzun diru-kopuruarekin kargatu ahalko duzu, mugarik eta gutxienekorik gabe. Ez da iraungitzen.
6 urtetik beherakoentzat: 6 urtetik beherako haurrentzat doako txartela lor dezakezu. Eskatu gidariari. Tramitea egiteko, familia-liburuaren kopia eta haurraren argazkia entregatu beharko dituzu, eta 3 €-ko fidantza. Txartel hori EZ DA BERRIZ KARGATU BEHAR, baina haurrak 6 urte betetzen dituenean iraungiko da. Beraz, ordutik aurrera txartel normala edukiko du, eta hori berriz kargatu beharko da.